Bilboko Egoitza instalazio zientifiko handienetako baten kokalekua izango da, hurrengo hamarkadetako Europar Batasunaren Azpiegitura Zientifiko Handien Maparen barnean. Espainia eta Suediaren arteko hitzarmenari esker, bien arteko proiektua gauzatu ahal izango da; hau da, hautagaitza bakarra eta bi egoitza: nagusia Lunden eta osagarria Bilbon. Horrela, Espainian azpiegitura zientifiko garrantzitsua egongo da, eta horrek Euskadiren gaitasun zientifiko-teknologikoa nabarmen handituko du.
Espainia Europako Ezpaldura Bidezko Neutroi Iturriaren Gobernu Kontseiluko lehendakariordea izango da. Eta ESSren jabegoaren % 10 izango du.
Instalazio nagusiaren azpiegitura zientifiko osagarria 2011n jarriko da martxan, eta 80 pertsonek egingo dute lan bertan. Bilboko instalazio zientifikorako aurreikusitako inbertsioa 180 milioi euro dira.