Hauek dira Bilboko egoitzaren helburu nagusiak:
ESSren atalen ikerketarako, garapenerako, prototipatzerako eta saiakeretarako zentro nagusia izatea, kontzeptuaren diseinuaren hasierako berrikusketa-faseetan, zein xehetasunak diseinatzean eta eraikitzean, eta ESS hobetzeko edo zabaltzeko garapenetan.
Komunitate zientifikoari urruneko sarbide gunea ematea, ESSn esperimentuak egiteko, eta Europako Erdialde eta Hegoalderako zentro intelektuala eta hezkuntza- eta hedapen-zentro bilakatzea. Era berean, ikertzaileek egoitzako azpiegituren gaitasunak erabili ahal izango dituzte tresneria zientifikoa garatzeko, ESSrako eta beste instalazio zientifiko batzuetarako.